AGN-H jatorri neuro-biologikoa duen nahastea da, hiru sintoma ezberdinekin ager daitekeena:
- Arreta falta.
- Hiperaktibitatea.
- Inpulsibitatea.
ARRETA FALTA
- Arreta/kontzentrazioa mantentzeko zailtasuna.
- Ez duela erantzuten ematen du.
- Ez die instrukzioei jaramonik egiten.
- Ez ditu ekintzak bukatzen.
- Eginbeharrekoak antolatzerakoan zailtasunak ditu.
- Datuak eta aginduak gordetzeko zailtasunak ditu.
- Objektuak galtzen ditu.
- Buru-ahalegina saihesten du.
- Arreta galtzen du.
- Eguneroko ekintzetan zein akademikoetan arduragabea izaten da.
HIPERAKTIBITATEA
- Eserlekuan etengabe mugitzen da.
- Eserlekutik alde egiten du.
- Egoera ezegokietan korri edo saltatu egiten du.
- Jarduera lasaietan aritzeko zailtasunak ditu.
- Etengabe mugitzen da.
- Jardueraz aldatzeko premia.
- Gehiegi mintzatzen da.
- Istripuak erakartzen ditu.
- Mugikortasunaren koordinazioan zailtasunak ditu.
INPULTSIBITATEA
- Ekiten hasten dira, pentsatu baino lehen.
- Arrapaladan erantzuten dute.
- Txandak gordetzeko zailtasunak dituzte.
- Elkarrizketak edo jarduerak eteten dituzte.
- Beren ekintzen ondorioak neurtzeko zailtasunak dituzte.
Haur eta gazte-biztanleriaren% 3-7-ari eragiten dio.
Eskolatuta dagoen biztanleria kontutan hartuta:
- Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako IKASLEAK GUZTIRA (*): 120.509
- Maiztasun ertaina erabiliz: % 5-a.
- Gipuzkoan bakarrik, AFN-H duten ikasleen kopurua: 6.025. (*)
(*)(EUSTATetik ateratako datuok 2008-2009 ikasturteari, eta unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzari dagozkie).