Bazkide agurgarriak:
Urte berriaren hasiera honetan Ohizko eta Aparteko Batzar Orokorraren deialdiarekin hemen gatozkizue. Bilera hau datorren martxoaren 15an izango da Craj-eko instalazioetan (Anoetan) , Donostian. Lehen deialdia arratsaldeko 19:00-tan izango da eta 19:15-etan bigarren deialdia.
Bilerako gai zerrenda hau izango da:
1. 2018. urteko memoria eta kontuaren aurkezpena.
2. 2018. urteko memoria eta kontuak onartzea.
3. 2019. urterako plangintzatu diren ekintza desberdinen eta aurrekontuen aurkezpena eta onarpena.
4. Galde-erantzunak.
Besterik gabe bilera honetan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaituztegu. Bertan egotea ezinezkoa den kasutan, bozketarako zuen botoa beste batengan uztea beharrezkotzat jotzen dugu, horretarako guk bidalitako agiria martxoaren 13a baino lehenago eskuratu beharko genuke
Besterik gabe bilera honetan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaituztegu. Bertan egotea ezinezkoa den kasutan, bozketarako zuen botoa beste batengan uztea beharrezkotzat jotzen dugu, horretarako guk bidalitako agiria martxoaren 7a baino lehenago eskuratu beharko genuke.
Oharra: Nerabeen saioa berdin mantenduko da eta bitartean gurasoak batzarrean egongo zarete.
Izan ontsa
María Parra Calderon - ADAHIGIko Lehendakaria