EUSARGHI Euskadiko ADT-H Federazioak Euskadiko ADT-Haren bigarren jardunaldi teknikoa antolatu du. Europa Kongresu Jauregian egingo da, 2016ko maiatzaren 14an. Pedro García Aguadok, telebistako “Hermano Mayor” saioaren aurkezleak, eta Francisco Castaño Menak, hezkuntzako profesionala denak eta nerabeei eta euren familiei arreta ematen urtetako eskarmentua duenak, osatutako lantaldearen eskutik.
Pedro García Aguadok eta Francisco Castaño Menak azalduko digute nola gidatu behar ditugun geure seme-alabak, hazten ari diren bitartean, modu praktiko eta arin batean, premisa bati jarraiki: ez daukagu hezkuntzaren formula sekretua, baina hezkuntzarako pauta batzuk eman ahal dizkizuegu, zuen seme-alabak pertsona zoriontsu, autonomo, arduratsu, balioetan aberats eta egoera txarretan moldatzeko trebeak izan daitezen laguntzeko.