2006/2007 Ikasturtea

HAUR ETA NERABE TALDEEKIN ESKU HARTZEA

Duela zenbat urtetatik, neska eta mutikoen talde batzuekin lan egiten da, ezaugarriak hauexek direlarik:

  • 2006ko urritik 2007ko ekaina arte.
  • Hamabostean behingo saioak.
  • Talde txikiak.
  • Edukiak:
    • Arreta-kontzentrazioa.
    • Auto-instrukzioak.
    • Oinarrizko gizarte trebetasunak.
    • Erlaxazioa.
    • Gatazken konponketa.

Dagoeneko, taldeak itxita daude.
Hurrengo izen-emate data: 2007/08 ikasturterako, 2007-ko irailaren 15-tik aurrera.

GURASO ETA FAMILIAKIDEEKIN TERAPIA TALDEAK

Haur eta nerabeen taldeen modu paraleloan gurasoekin lan egiten da. Taldeen ezaugarriak:

  • 2006ko urritik 2007ko ekaina arte.
  • Hamabostean behingo saioak.
  • Talde txikiak.
  • Edukiak:
    • AFN-H-ean prestakuntza.
    • Gatazkak konpontzeko irizpide kognitibo-konduktualak.
    • Haurrekin zuzen jarduten trebakuntza.
    • Zailtasunen aurreko jarrerak.

Dagoeneko taldeak itxita daude.
Hurrengo izen-emate data: 2007/08 ikasturterako 2007-ko irailaren 15-tik aurrera.

FORMAZIO HITZALDIAK GURASOENTZAT Arrasaten eta Donostian

Hilero gurasoentzako bilerak burutzen dira, bi egoitzetan.

Hilabete bakoitzean gai ezberdinak lantzen dira. Bi egoitzetan larunbatetan egiten dira.

Etorri nahi izan ezkero, ADAHIgiren telefonora deitu (943 - 45 95 94).

HASIERAKO GURASOENTZAKO HITZALDI FORMATIBOAK Donostian

“Diagnostikoaren ondoren “bakarrik” sentitzen baikara.”

ADAHIgik AFN-Hra hurbiltze saioak antolatzen ditu, geroz eta gehiagotan egiten diguten eskariari erantzun nahian.

Hurrengo saioa maiatzean izango da, data zehazteke dagoelarik.

UDALEKUAK

Duela 4 urtetik, 7 eguneko udalekua burutzen da gure bazkideekin. 2007ko txandaren ezaugarriak:

UDA 2007:

  • Adinak: 10-tik 16 urte bitarte.
  • Talde txikiak (15 haur).
  • ADAHIgik prestatutako begiraleak.
  • Datak: Aurten 9 egunetara zabaldu da: 2007-ko ekainaren 23-tik uztailaren 1-era arte. Uda honetarako izen-ematea ez da oraindik ireki.

Bazkideek lehentasuna dute. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • AFN/ AFN-H-ren diagnostikoa.
  • Oraingo tratamendua.
  • Elkarteko profesional batekin elkarrizketa.

IKASTETXEETAN HITZALDIAK

Ikasturtean zehar formazio hitzaldiak ematen zaizkie eskatzen duten ikastetxeei.
Datak eta edukiak zehazteko gurekin jarri behar dute harremanetan.

© 2020 ADAHIgi C/Katalina Eleizegi 40-Bajo 20009 Donostia