Bazkide agurgarriak:
Urte berriaren hasera honetan Ohizko eta Aparteko Batzar Orokorraren deialdiarekin hemen gatozkizue. Bilera hau datorren martxoaren 7an izango da, CRAJ ANOETA 28, Txuri Urdin, Donostian. Lehen deialdia arratsaldeko 19:00tan izango da eta 19:30-tan bigarren deialdia.
Bilerako gai zerrenda hau izango da:
1. 2013. urteko memoria eta kontuaren aurkezpena.
2. 2013. urteko memoria eta kontuak onartzea.
3. Batzorde berriaren aurkezpena eta onarpena.
4. 2014. urterako plangintzatu diren ekintza desberdinen eta aurrekontuen aurkezpena eta onarpena.
5. Galde-erantzunak.
Besterik gabe bilera honetan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaituztegu. Bertan egotea ezinezkoa den kasutan, bozketarako zuen botoa beste batengan uztea beharrezkotzat jotzen dugu, horretarako guk bidalitako agiria martxoaren 6a baino lehenago eskuratu beharko genuke.
Oharra: “Berrien” saioa ADAHIgiren bulegoetatik CRAJeko egoitzara aldatuko da. Beraz egun horretan saioa duten HAUR GUZTIAK CRAJen (Anoeta 28, Txuri Urdin, Donostia) elkartuko dira.
Ondo izan
Cesión de voto