Elvanse-ko bideratzearen aldaketak
ELVANSE-ko bideratzearen aldaketak
2016ko abenduak 1an , Osasun Ministerioak ELVANSE preskripzioa eta jasotzeko baldintzak aldatu egiten ditu, ospitaleko diagnostikora izatera pasatzen da, eta osasun BALIOZTATZA behar du.( 2016-12-01 CIM zirkularra- fakturazioa 102-16).
ZER SUPOSATZEN DU?
Orain arte nahikoa zen psikiatra edo neurologo baten preskripzioarekin, bai pribatua , bai publikoa izanik.
Momentu honetan, osasun publiko arloko espezialista baten (bai psikiatra, bai neurologoa) preskripzioa onartzen da SOILIK . Baino gizarte-segurantzako ikuskatzailetzatik baieztapena eman behar dute eta preskripzioan zigilua jarri behar dute.
Gizarte-segurantzako profesional batekin (psikiatra edo neurologoa) lantzen ari diren familiekin ez dago arazorik, aditua berak tramitatzen du.
Aditu pribatu batengana jotzen duzuen familiak ikus-onetsia ez zarete jasotzen ari eta %100 ordaindu behar duzue.
Gaur egun Osakidetza ematen ari den irtenbide bakarra da:
Pediatra/ familiako medikoarengana joan, honek Osakidetzako adituarengana bideratuko gaitu eta adituak, baietzkotzat hartzen badu, ikus-onetsia tramitatuko luke.
ADAHIGItik, erabaki dugu ematen ari diren kasu desberdinen jarraipen bat egitea beharrezkoa dela. Horretarako, eta FEAADAH-rekin koordinatuta, familia bakoitzeko erregistro bat martxan jarriko dugu, jarraipen bat emateko eta, beharrez gero, dagokion mintegian idatzi BAKAR bat aurkeztu, paziente bezala bete ez diren beharrak azalduz.
Horretarako ondorengo lotura klikatu eta galdeketa bete. Ahal duzue mezu elektroniko bat bidaldu ere (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).
Agur bero bat.
Prescripción de medicamentos indicados para el TDAH