AGNH duten ikasleen zailtasun handienetariko bat ikasgelatik kanpoko lana da: etxeko lanak, ikasketak… zailtasun handiak dituzte eginbeharrak gogoratzeko, material guztia etxera eramateko, ikasteko ordutegia antolatzeko…
HELBURUAK:
* Ikasturtean zehar eguneroko lanen planifikazioan, antolakuntzan, prestaketan eta jarraipenean laguntza ematea.
* Haurrei euren autonomia garatzeko estrategiak ematea
* Gurasoekin eta irakasleekin egiten dugun esku-hartzea koordinatzea.
* Parte-hartzaileen errendimendua hobetzea eta bide batez euren buruekiko pertzepzioa hobetzea
METODOLOGIA:
Haur bakoitzari ordu 1 eta 15 minutuko bi saio eskainiko zaizkio astero. Hiru hiletik behin, ahal izan ezkero, guraso eta irakasleekin bilera egingo da.
Profesionala: AGNH-n, esperientzia duen psikologoa, ADAHIGI-ren ikuskaritzapean betiere.
Lekua: senitartetik kanpoko ingurunea izango da.
NORI ZUZENDUA:
LH 5-6 eta DBH 1-2-ko bazkideak.
Posible izan daitezkeen ORDUTEGIAK: lehen aukera (1) eta bigarrena (2) markatu. Behin betikoak dira eta ezin da aldaketarik egin.
|
ASTEARTE ETA OSTEGUNA |
17:15tik |
18:30era |
|
ASTEARTE ETA OSTEGUNA |
18:30etik |
19:45ra |
|
ASTEAZKEN ETA OSTIRALA |
16:00etatik |
17:15ra |
|
ASTEAZKEN ETA OSTIRALA |
17:15tik |
18:30era |
|
ASTEAZKEN ETA OSTIRALA |
18:30etik |
19:45ra |
Lehen izen-emate epea: maiatzaren 20tik maiatzaren 31ra
Egutegia:
Maiatzak 20-31 |
1. Lehen izen-ematea web-eko formulario bitartez (lehentasunezkoa). ERRESERBA WEB-EAN EGINDAKO ERRESERBA EGUNAREN ARABERA EGINGO DA. 2. Izen-emate orria e-posta edo posta bitartez. |
Ekainaren 1-10 bitartean |
ADAHIGI-k plazarik egokitu den ala ez konfirmatzeko deituko du. |
Ekainaren 29a baino lehen |
Plaza gordetzeko 85€-ko diru-sartzea (iraileko kuota). |
Diru-sartzea egin ezean, plaza galduko da eta itxaro-zerrendan dagoen hurrengoari emango zaio. Izen-ematea abuztuaren 30 aurretik bertan behera utzi ezkero 85€-ak itzuliko dira. Data honetatik aurrera ez da erreserbako dirurik itzuliko. |
|
Irailaren 1-6 artean |
Aita/ama eta seme/alabarekin bilera (nahitaezkoa). |
Irailaren 9ko astean |
HASIERA |
Bigarren izen-ematea: maiatzaren 31tik aurrera, plazarik izan ezkero betiere.