Elkarte guztien informazioa zabaltzeko aurkezpen ekitaldia egingo dute bihar goizean

 Zarauzko osasun elkarteen gida kaleratu du Udalak
Osasun elkarteetako kideak eta Miren Letamendia, Osasun zinegotzia, atzo Lege Zaharren enparantzan.

ZARAUTZ - Zarauzko Udalak lehen aldiz herriko osasun elkarteen gida osatu du osasunaren arloan lanean dabiltzan taldeekin elkarlanean, eta aurrerantzean herritarrek eskuragarri izango dute osasun zentroan, gizarte zerbitzuetan eta eskoletan. Gainera, boluntario eta langileen lana balorean jartzeko aurkezpen ekitaldi bat egingo dute bihar goizean Lege Zaharren enparantzan, 11.00etatik 14.00etara, eta elkarte bakoitzak bere karpa izango du herritarrei informazioa banatzeko.

Atzo aurkeztu zuten gida berria “ilusio handiz” eta Miren Letamendiak, osasun zinegotziak, azaldu zuenez, kolore biziak dituen aterkia aukeratu dute logo moduan, “elkarte hauek eskaintzen duten babesa islatu nahian”.

Guztira, 19 elkarte hauen informazioa izango da gidan: Adahigi, Gipuzkoako Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatearen Elkartea; Ademgi, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea; AECC Minbiziaren Aurkako Elkartea; Afagi Alzheimerra edo beste dementzia bat duten pertsonen familiakoen eta lagunen Gipuzkoako elkartea; AGI Gipuzkoako Ikusmen Urria dutenen Elkartea; Agifes Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea; Alcer Gipuzkoako Giltzurrun gaixoen Elkartea; Alkoholiko Anonimoak, Hondartza taldea; Al-Anon, Antxeta taldea, Al-Anon familia taldea; Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea; Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbiazidunen Guraso Elkartea; Aspargi Gipuzkoako Parkinson Elkartea; Bizi Bide Gipuzkoa Fibromialgia, Neke Kroniko Sindromea, Sentsibilizazio Kimiko Anizkoitza eta Elektrohipersensibilitatearen elkartea; DYA; Gurutze Gorria eta Izan Fundazioa Drogomenpekotasuna duten pertsonentzat, arazoak dituzten nerabeentzat, eta orohar, beraien familientzako zerbitzua.

“Guztiek betetzen duten lan garrantzitsua jakitera emateko sortu dugu gida eta herritarrentzat nahiz profesionalentzat oso lagungarria izateko jaio dela” nabarmendu zuen Letamendiak.

Bestalde, biharko ekitaldian haurrentzako txoko bat ere izango da haurrak gaixotasun hauen inguruan sentsibilizatzeko, eta txikienentzako “sorpresaren bat” izango dela ere aurreratu zuten.

Noticias de Gipuzkoa 2017/04/28

Argazkiak

Osasun gida bat herritarren esku

Osasunaren arloan herrian lanean dabiltzan 19 elkarteekin osatu du Udalak

 Zarauzko osasun elkarteen gida kaleratu du Udalak
Partaideak. Zarauzko Osasun Elkarteen Gidan parte hartzen duten taldeetako ordezkariak. / AMAXKAR.

Zarauzko Udalak, herrian osasunaren arloan lanean dabiltzan elkarteekin elkarlanean osasun gida bat osatu du. Herritarrek eskuragarri izango dute hemen- dik aurrera. Aterkia aukeratu dute diseinurako, logo moduan. Kolore biziak dituen aterkia, elkarte hauek eskaintzen duten babesa islatu nahian.

Atzo aurkeztu zuten gida berria eta aurkezpenean Miren Letamendia, ongizateko zinegotziarekin, elkarte hauetako ordezkariak egon ziren, aipaturiko aterki eta guzti.

Ondoko 19 elkarteren datuak jaso dituzte herritarren eskura egongo den gidan: Adahigi, Gipuzkoako Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatearen Elkartea; Ademgi, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea; AECC Minbiziaren Aurkako Elkartea; Afagi, Alzheimerra edo beste demen-tzia bat duten pertsonen familiakoen eta lagunen Gipuzkoako elkartea; AGI Gipuzkoako Ikusmen Urria dutenen Elkartea; Agifes, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea; ALCER Gipuzkoako Giltzurrun gaixoen Elkartea; Alkoholiko Anonimoak, Hondartza taldea; AL-NON, Antxeta taldea, Al-Anon familia taldea; Arnasa, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea; Aspanogi, Gipuzkoako Haur Minbiazidunen Guraso Elkartea; Aspargi, Gipuzkoako Parkinson Elkartea; Bizi Bide Gipuzkoa Fibromialgia, Neke Kroniko Sindromea, Sentsibilizazio Kimiko Anizkoitza eta Elektrohipersensibilitatearen elkartea; DYA; Gurutze Gorria eta Izan Fundazioa Drogomenpekotasuna duten pertsonentzat, arazoak dituzten nera- beentzat, eta orohar, beraien familientzako zerbitzua.

Letamendiaren esanetan, «guztiek betetzen duten lan garrantzi-tsua jakitera emateko sortu dugu gida. Izan ere, gaixotasun kronikoa duten herritarrak eta horien familiak askotan galduta sentitzen dira eta laguntza eta aholkularitza beharra izaten dute. Horregatik, osasun elkarte asko sortzen dira, menpekotasun arazoren bati edo gaixotasun baten ondorioz sortutako arazoei aurre egiten laguntzeko. Hori guztiagatik, gida hau oso lagungarria izateko jaio dela nabarmendu nahiko nuke. Bai herritarrentzat eta baita profesionalentzat ere».

Aurkezpen ekitaldia bihar

Mirenek bihar egingo den ekitaldi baten berri ere eman zuen, «elkarteetako boluntario eta langileek egiten duten lana balorean jarri nahi dugu eta horregatik, datorren larunbatean aurkezpen ekitaldi berezia egingo dugu Lege Zaharren enparantzan, 11:00etatik 14:00etara. Bertan gida eskuratzeko aukera izango da eta elkarte hauek guztiek izango dute euren karpatxoa informazioa banatzeko. Gainera, haurren-tzako txoko bat izango dugu eta zarauztar guztiak gonbidatu nahi ditut bertaratzera».

Gida doan banatuko da biharko ekitaldian eta aurrerantzean anbulategian edo gizarte zerbitzuetan ere aurki daiteke. Jon Barriola, ADEMGI, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteko gizarte langileak eskerrak eman zizkion Udalari aukera hau emateagatik. Bide batez, gogoratu zuen «osasun arazo larri baten aurrean ohikoa izaten da galduta edo bakardadean aurkitzea eta ez gara konturatzen gu bezala beste hainbat famili edo pertsona egon daitezkeela. Oztopoak beste batzuren laguntzaz gainditzea errazago izaten da eta elkarte baten babesean are eta gehiago. Urtean zehar hainbat ekitaldi egiten ditugu elkarteok jendartea sentsibilizatzeko, gure lanaren berri emateko eta baita bide batez finantziazioa lortzeko».

Diario Vasco 2017/04/28