- AGHN-ri buruz informatu.
- Egin ezazu partaide zure familia (bikotekidea, beste seme-alabak, aiton-amonak…) nahaste honen tratamenduan, elkarrizketa eginez edo gaiaz mintzatuz.
- Informazio hau zure seme-alabaren ikastetxeko hezlariekin partekatu.
- AGN-H duen seme-alabaren bat duten gurasoekin informazioa eta esperientziak trukatu.
- Zure seme-alabaren irakasleekin harreman ona mantendu, noizbait gelako ordezkari gisa ere parte hartuz.
- Zure seme-alabarekin argi, irmotasunez eta maitasunez hitz egin (aztoratua badago, hobe izaten da lasaitu arte ezer ez esatea).
- Bazkaltzeko eta lo hartzeko ordutegi finkoak ezarri.
- Lotara joateko unea atsegina bihar ezazu (ipuin bat irakur iezaiozu, edo biok batera, gera zaitez ondoan denboratxo bat hitz egiteko.
- Bere portaera eta jarduteko modu onak aitor iezazkiozu, zorionak eta bultzada emanez.
- Zure seme-alabak dituen trebetasunak aurkitu, eta beroriek suspertzeko ahal duzun guztiak egin. Jardueraren batean (ikasketak ez direnak barne) ondo sentitzea oso garrantzitsua da, eta ahal izanez gero, horretan nabarmendu dadila.
- Zailtasunak dituzten egoerei nola aurre egin aurretik planifikatu itzazu, une horiek datozenean egoki erantzun dezan.
- Erlaxatzeko uneak bilatu (kirola, lagunekin ibili, eta abar.), zure seme-alabarekin pazientzia gehiago izaten lagunduko baitizuete.
- Saia zaitez familiako bazkariak giro atseginean gerta daitezen, komunikazioa hobetzearren.
- Umore ona mantendu.
- Zure seme-alabak zurekiko konpromezua sina dezala, uneko arazorik garrantzitsuenari buruz, ez betetzeak ekarriko dituen ondorioak zehaztuz.
- Saihestu zaitez telebista aurrean denbora luzeegirik pasatzea (ordu erdiko telebista entretenigarria, eta beste hainbeste telebista hezigarriarekin, aukera ona da).
- Ahalik eta gehien murriztu itzazu bideo-jolasak, ikaste lana ondo betetzearen edo portaera onaren saritzat erabiliz. AFN-H ez duten beste seme-alabekin uneak konpartitu, eta beren laguntza eskertu.
- Arazorik garrantzitsuenak lehenago zuzendu, eta hainbesterako ez direnak pasatzen utzi; aurreraxeago iritsiko baita lantzeko une egokia.
- Zure seme-alabak ondo egiten duena berehala aitortu; gaizki egindakoaren zuzenketak ere berehalakoa izan behar du.
- Erlaxatzeko tekniketaz informa zaitez, eta zure seme-alabari erakutsi.
- Saihestu zaitez AFN-H ez duten beste seme-alabek biktima bihurtzea.