imgSeptiembreEs

 

ADAHIGI, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, Euskal Herriko Elkarte-erregistroan AS/G/09854/2002 zenbakiarekin inskribatuta. Gure helburu nagusia Arreta Gabeziaren Nahastearen inguruan (Hiperaktibitatearekin edo gabe) familiei eta profesionalei laguntzea, berri ematea eta aholkatzea da, guzti hau nahasteak eragindakoen bizi-kalitatea hobetu eta beren bizitzan arrakasta izateko aukerak ugaltzearren.

Gipuzkoako Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatearen Elkartea (ADAHIgi) 2002 urtean jaio zen, zenbait guraso eta profesionalen ekimenez, haur hauek familia- eskola- zein gizarte-mailan dituzten arazoak aztertu ondoren.