Zehazki, ADAHIgi elkarteak HELBURU hauexek ditu:

  • AFN-Hak eragindako pertsonen bizi-kalitatea hobetzea , eta beraien eskubideak defenditzea.
  • Pertsona hauek gizartean integratzen erraztea , beren kabuz moldatzen lagunduz.
  • Behar duten atentzio berezia bermatzeko behar dituzten hezkuntza eta prestakuntza-jarduerak, edota onuragarri edo lagungarri izan ditzaketenak.
  • Gizarte orokorrari berri ematea, eragindakoen ongizatea bilatuz.
  • AFN-Hak eragindako pertsonen arazoen berri hezkuntza arduradunei ematea, baita ikastetxeei orientazioak eskaintzea ere, ezaugarri bereziei egokitutako formazioa lortzeko.
  • Gizartearen aurkako jokamoldeak aurreikusi eta detektatzea, sarritan legez kanpoko ekintza, edota droga edo alkoholarekiko menpekotasun bilaka daitezkeenak.
  • AFM-Hri buruzko ikerketa suspertzea (DSM-IV).
  • Osasun zentro publiko eta pribatuekiko elkarlana bultzatzea.
  • Hezkuntza zentro publiko eta pribatuekiko elkarlana bultzatzea, bai unibertsitatearekin ere.
  • Bilkura zientifiko eta ikastaroak antolatu eta parte hartzea, AFN-H jorratzea (DSM-IV) helburu dutenean.
  • Erakundeen arteko lankidetza eta elkarlana eskatzea, publiko zein pribatuei, bertako zein atzerrikoei, Elkartearen helburuak lortzearren.

ADAHI-k jarduera hauetan egiten dugu lan:

  • Diagnostikoa lortu artean, hasierako aholkularitza.
  • Banakako tratamendu kognitibo-konduktuala.
  • Haur eta nerabeentzat laguntza psiko-pedagogikoko taldeak, helburu hauekin:
    • Beharreko giza-trebetasun kognitibo-konduktualak lortu eta lantzea, bizitzako egoera zehatz eta zailetan egokien moldatzeko.
    • Errendimendu akademikoa erraztuko duten ikas-teknikak ezagutu eta trebatzea, hezkuntza-etapa bakoitzeko helburuen lorpena errazteko.
    • Arreta, kontzentrazioa eta arrazoinamendua lantzea, ikasten ematen duten denboraz hobeki baliatzeko.
    • Banakako ikerketa eta esku hartzea, egoera kritikoren bat balitz.
    • Gizartearen aurkako jokamoldeak aurreikusi eta detektatzea, sarritan legez kanpoko ekintza, edota droga edo alkoholarekiko menpekotasun bilaka daitezkeenak.
    • Pertsona, familia edo gizarte mailako egoera kritikoetan birgaitzen laguntzea.
    • Haur eta nerabeen arteko esperientzien trukaketak ahalbidetzea.
    • AFN-H duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea.
    • Formación a los niños/as-adolescentes en resolución de conflictos y prevención de situaciones de riesgo.
    • Medikazio-tratamenduaz konturatzea, bai eta beste substantzia batzuen arriskuak.
  • Hezkuntza Indartze programa, gure bazkideak traketsako aritzen diren aspektuetan zentraturik:
    • Hezkuntz arloan eragiten duten aspektuak.
    • Gizarte arloan eragiten duten faktoreak.
  • Guraso taldeak, helburu hauexek dituztelarik:
      • AFN-H-ri buruzko informazioa jasotzea eta eguneratzea: zer den, zerk eragiten duen, zein ondorio ekar dezakeen...
      • Haurrak edo nerabeak behar duen Diziplina-anitzeko Esku Hartze Programa Integralaren berri ematea (bio-psiko-giza-hezkuntza aldeetatik esku-hartzea): zer eskaintzen duen, zer eskatu behar diegun profesionalei.
      • Elkartearekin zerikusia duten taldeentzako teknika kognitibo-konduktual lagungarriak ikastea eta ezagutzea, pertsonen gizarteratzea hobetzeko eta litezkeen egoera gatazkatsuen aurrean erantzuteko.
      • Ikuspegi eta ekinbide ezberdinak ezagutzeko, iritzi eta esperientziak trukatzea, norberaren egoera aztertuz eta bazkideen garapen pertsonala hobetuz.
      • Bizitzako arazo zehatzei irtenbide praktiko eta eraginkorrak ematea, egoera zail batean daudenei lagunduz.
      • Ikasitako baliabideak bizitzara zabaltzea eta gauzatzea.
      • Orientar sobre el tratamiento medicamentoso que deben llevar los niños/as-adolescentes de forma diaria.

    Guzti honekin lorpen hauek lortu nahi ditugu:

    • Nor bere inguruan bizitzaren bizi-kalitatea hobetzea.
    • Nahaste honekin zerikusia duten taldeei prestakuntza ematea.
    • Esperientziak eta iritziak trukatzea; auto-laguntza.
  • Ikastetxeentzat aholkularitza.
      • AFN-Hri buruzko informazioa eguneratuz eta zabalduz: zer den, zerk eragiten duen, ze ondorio ekar dezakeen....
      • AFN-Hak eragindako haurrak behar duen Diziplina-anitzeko Esku Hartze Programa Integralari buruz (bio-psiko-giza-hezkuntza aldeetatik esku-hartzea) informatuz: zer eskain dezakeen, zer eskatu ahal eta behar diogu profesional bakoitzari arlo bakoitzean.
      • Zenbait teknika kognitibo-konduktual ikasi eta ezagutu, Elkartearekin erlazionatutako taldeentzat erabilgarriak izan daitezkeenak, integrazio hobeagoa lortzearren, eta litezkeen gatazka-egoerei aurre egiteko.
      • Ikuspegi eta jarduera ezberdinak ezagutzen lagunduko duten esperientzia eta iritziak trukatuz, pertsonen egoera aztertuz, eta beraien garapena erraztuko duten oinarrizko gaitasunak lortuz.
      • Aportando soluciones prácticas y efectivas a problemas concretos de la vida diaria, sirviendo de apoyo a aquellos/as cuya situación personal resulte difícil de manejar.
      • Zabalduz, landutako eduki eta materialak eguneroko egoeretan gauzatuz alegia.

    Honela, hauxe lortu nahi dugu:

    • Bazkideok bizi-kalitatea hobetzea.
    • Nahaste honekin erlazionatutako taldeak prestatzea, eguneroko egoerei aurre egiteko.
    • Esperientzia eta iritziak trukatzea. Auto-laguntza.
  • Profesionalentzat prestakuntza-ikastaroak:
    • Informazio hitzaldiak profesionalentzat, ikastetxeentzat, bazkideen familientzat eta publiko ororentzat...
    • Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlana egitea, eskola mailako haurrekin ikerketak suspertuz.